Batzordeak

Batzordeak hobetzeko aukerak aurkitu eta area ezberdinetako arazoak konpontzeko gure pertsonalak garatu dituen ekimenak eztabaidatzeko multidisziplina anitzeko foroak dira.
kontrako efektuen batzordea:
Batzorde hau jardun asistentzialean gertatzen diren kontrako efektuen baturaren eragina aztertzeko beharrak bultzatuta sortu da, haiek ikertu eta hobetze ekintzak egiteko. Hala, honakoetaz arduratzen da:
-
Kontrako efektuen eragina aztertzea noizean behin, horretarako prestatutako erregistroan idatzita daudenez gero.
-
Klinikako pertsonalari komunikazio txostenak helaraztea, gertakari hauek ezagutu eta gero eta kontzientzia hanfdiagoz trata ditzatzen.
-
Pertsonala kontrako efektuen gutxitzea formatzea, eta pazienteari, profesionalei, eta, orokorrean, Klinikari eragiten dionaren inguruan kontzientziazioa bultzatzea.
-
Presidentea: Maite López
Farmazia batzordea:
Batzorde honen barruan xehatuta daude Klinikako beharretara egokitutako barne vademecum baten sorrera, historia klinikoaren kudeaketarako sisteman (Hygheosen) txertatua egongo dena. Halaber, dosi bakarren sarreraren eta jarraipenaren arduraduna da, eta baita klinika honetako barne erabilerarako botiken hautaketa egokia egitearena ere.
-
Presidentea: Borja Ollo
historia klinikoaren batzordea:
Gure historia elektronikoaren edukiaren kudeaketa egokia zaintzeaz arduratzen da, noizbehinkako ebaluazioak eginez, eta lanabes gisa profesionalek Historia Klinikoaren erabileran sartu behar dituzten hobekuntzak zedarrituz.
-
Presidentea: Javier Legarda
hilkortasun batzordea:
Batzorde honen helburuak oso ezberdinak izan daitezkeen arren, hirutan banatu daitezke gutxi-gehiago:
-
Ospitaleko hilkortasuna aztertzea.
-
Autopsia klinikoa bultzatzea.
-
Sesio anatomoklinikoak bultzatzea.
-
Presidentea: Ángel Salazar
Infekzio, Profilaxia, antibiotiko politika eta higiene batzordea:
Batzorde honetan biltzen dira, alde batetik, infekzioen, profilaxiaren, antibiotiko politikaren eta higienearen jarraipena eta kontrola, bereziki, gaixotasun infekzioso nosokomialean eta antibiotiko politikan oinarrituta. Halaber, higienearen oinarrizko neurriak zedarritzen eta laguntzen du (eskuen garbiketa, xaboia, iturrriak...), eta baita aislamenduko eta garbiketako oinarrizko neurriak xehatzen ere.
-
Presidentea: Gabriela Rodríguez
transfusio batzordea:
Helburu nagusia odolaren eta berekoen erabilera egokiagoa bultzatzea da. Gainera, praktika transfusionalerako araudi da ezarri nahi du Ospitalean, horretarako gida bat sortuz. Jardun transfusionalaren auditorietarako irizpideak ezartzen ditu, Odol Bankuaren estatistikak aztertu eta berrikusten ditu, odolaren eta berekoen erabilera auditatzen du, eta Klinikako kideen hezkuntza jarraitua bultzatzen du, formakuntza bidez. Baita, Espainiako Hematologia eta Hemoterapiaren Odol Bankuen Akreditazio Arauak eta Europako Kontseiluaren araudiak betearazten ditu.
-
Presidentea: Ernesto Colorado
kirofanoko komisioa:
Kirofanoa da Ospitaleko eremurik garrantzitsuenetako bat. Kirofanoko komisioa kirurgiako eta errekuperazioko lehendabiziko orduetako arreta egokiaz, zaintzaz eta beharrezko laguntza zedarritzeaz arduratzen da. Horretarako Check list-a, ebakuntzen programazioa eta pazientearen ezarriko zaion ortesi eta protesien jardun instrumental guztiaz arduratzen da. Halaber, pazienteak eta kirofanoko langileak igarotzen dituen zirkuitu guztien funtzionamendu egokia zaintzen dihardu. Halaber, erabilitako bitartekoen esterilizazioa eta pertsonalak une oro higiene arauak betetzen dituela zaintzen du.
-
Presidentea: Juantxo Orozco
laneko arriskuen batzordea:
Bere helburua lan arriskuen prebentziorako politika garatzea da, zuzentarau orokorrak nahiz partikularrak eta langileen segurtasunerako eta osasunerako ekintza mekanismoak ezarriz.
-
Presidentea: Miguel Izaguirre
berdintasun batzordea:
Berdintasun Plana sortu eta haren betetzea bermatzeko elementu dinamizatzailetzat hartzen da. Bere helburuen artean daude erakundeko gizon eta emakumeen berdintasun benetako eta eraginkorra bermatzea, bertako kide guztiek erakundeko errekurtsoetarako sarbide bera izan dezaten, berdintasuna giza baliabideetan ere txertatuz; horrez gain, enpresako kide guztien motibazioa, konpromisoa eta gogobetetzea hobetzea ere badu xede, bezeroen eta inguruen artean Berdintasuna lortzeko jarduera motorrak bultzatzeaz gain.
-
Presidentea: Eli Ocaña
Comisión de Formación:
Si ordenamos la docencia en docencia pregrado y postgrado, y cada una, a su vez, en docencia para facultativos y para el resto de personal sanitario y no sanitario, las funciones de esta comisión afectan a toda la Clínica. La comisión fomenta y coordina la formación continuada, entendida esta como el conjunto de actividades formativas destinadas a mantener o mejorar la competencia profesional (conocimientos, habilidades y actitudes), una vez obtenida la titulación básica o especialidad correspondiente.
-
Presidentea: Maite López Deogracias
euskara batzordea:
Batzorde hau euskararen erabilera egokia bermatzeaz eta hura Bezeroetan eta Langileen artean hauspotzeaz arduratzen da.
-
Presidentea: Uxoa Elustondo
ingurumenaren hobetzeko batzordea:
Ekoscan Ziurtagiria lortzeko eta hark eskatzen dituen betebeharrak lortzeko 2013an sortua: Ekoscan Ziurtagiriaren txertatzailea da Ingurumen Gestiorako Erakunde Pubikoa (IHOBE), eta bere helburua erakundearen jardun ambientalean hobekuntzak lortzea da ingurumen kudeaketaren sistema sinplikatu baten bidez, zeina arlo horretan erakundeak egin duen etenik gabeko hobekuntza bermatzea duen xede.
-
Presidentea: Iñigo Dendaluce
ikerketa batzordea:
Ikerketa Batzordearen helburu nagusia Tolosaldeko biztanleen osasuna hobetzea da, antolakuntza eraginkorraren eta esfortzuen bidez ezagutza sortu eta bere garapena produktu berrien, zerbitzu berrien, antolakuntzaren eta prozesuen hobekuntzara bideratzea du xede, gure osasun indibidual eta kolektiboaren babesa hauspotu eta gure gizartearen garapen sozial eta ekonomikoa lortzeko. Halaber, Asunción Klinika goi mailako medikuntzaren erreferente izatera bideatu nahi du, ezaguntza zabalgarrian sakondu eta gure gizarteak gaur egun dituen erronkak erdiesteko. Hauek dira beren funtzioak:
-
Fakultatiboengan ikerketa klinikoarekiko kultura progresiboa ezartzea.
-
Argitalpenak, komunikazioak eta doktore tesiak hauspotzea.
-
Kanpoko ikerketa zentroekin komunikazioa ezartzea, kolaboratzeko.
-
Klinikan oinarrizko bi ikerketa lerro ezartzea.
-
Ikerketari dagozkion urteko planen helburuak ezartzea.
-
Plan horien garatzeko funts eskaerak Fundazioari aurkeztea.
-
Urtero kalitatea eta helburuak memoria baten bidez ebaluatzea.
Presidentea: María Caballero