nola komunikatzen gara

Klinikak zenbait komunikazio plataforma ditu, izan barnerako nahiz kanporako
Hygehos bidezko komunikazioa:
Langileen arteko komunikazio transbertsal eta horizontalerako oinarrizko lanabesa da.
zuzeneko harremanak:
Zalantzarik gabe, taldeko bilerak, batzordeak eta langile eta zerbitzuen arteko bilerak ahalik eta ondoen kudeatzen saiatzen garen komunikazio bideak dira.
Telefonoa:
Telefono bidez barne komunikazioa egin dezakezu barne luzapenen sarea erabilita. Luzapen horiek, kasuaren arabera, telefono finkoetara edo bilatzaileetara bideratzen dira. Hemen duzu luzapenen zerrenda gaurkotua.
IntranetA:
Klinikako Komunikazio Sailak kudeatua, Klinikako azken berritasunen, balioen, informazio praktikoen eta abarren informazio iturria da.
web orria:
www.clinicadelaasuncion.com Web orriak Klinikari buruzko informazio garrantzitsua du, bere zerbitzu, sendagile eta abarri buruz, eta, gainera, noizbehinka berritzen da klinikari buruzko albisteekin: ekitaldiak, gure langileen lorpenak, elkarrizketak, eta abar.
Facebook:
Sare sozial horretan jarraitzera gonbidatzen zaitugun profila dugu: facebook.com/asuncioklinika
Twitter:
240 karaktereen sarean ere bagaude @asuncionklinika deiturapean
Youtube:
Hemen Klinikaren bideo korporatiboak eta gure ekintzen inguruakoak aurkituko dituzu, youtube.com/user/clinicadelaasuncion
Linkedin:
Lan arloko sare sozial ezagunenean profil korporatiboa dugu. Zure CVa sare honetan baduzu, gure profera lotzera gonbidatzen zaitugu. Ez baduzu, eta profila zabaltzeko interesa baduzu, Komunikazio Sailak gustura lagunduko dizu. Asunción Klinika gisa aurkituko gaituzu bertan.
Klinikak honako arlo hauek kudeatzeaz arduratzen den Komunikazio Sail bat du:
barne komunikazioa:
Intraneta, zirkularrak, kartelak...
kanpo komunikazioa:
-
Irudi korporatiboaren kudeaketa eta branding-a
-
Pazientearentzako dokumentazioaren diseinua eta maketazioa
-
Ekitaldien antolaketa
-
Prentsa bulegoa
-
Sare sozialak
-
Kanporako web orria
-
Publizitatea eta Marketing-a
-
Testu eta dokumentuen itzulpena
Arlo hauekin lotutako zerbait behar baduzu, sail honetako kideekin jar zaitezke harremanetan:
:
Regina Martínez Idarreta
-
Posta elektronikoa: rmartinez@clinicadelaasuncion.com
-
Luzapena: 2262
Jon Ander De la Hoz Arregi
-
Posta elektronikoa: comunicacion@clinicadelaasuncion.com
-
Luzapena: 2265