KORONABIRUS protokoloa

Egoera epidemiologikoari buruzko informazio eguneratua

Azken berriak
Egoera epidemiologikoari buruz

Entzuten ari garenez, koronabirus bidezko infekzio-kasuak antzeman dira Euskadin, eta horietako batzuk, zehazki, osasun-arloko profesionalen artean. Oso garrantzitsua da guk guztiok neurri batzuk hartzea, infekzioaren intzidentziak gora egin ez dezan.


Jarraian, guztiok jarraitu beharreko gomendioen laburpena aurkezten dizuegu. Neurri errazak dira, eta bete daitezela sustatu behar dugu.

KORONABIRUS bidezko infekzioaren prebentzioa

​Euskadin koronabirus bidezko infekzio-kasuak izan ondoren – Horietako batzuk osasun-arloko profesionalak dira –, eta infekzio-intzidentzia areagotuko dela aurreikusten denez, Osasun Sailak eta Osakidetzako Zuzendaritzak honako gomendio hauek eman nahi dizkiete profesional-taldeei. Koronabirusak, alderdi askotan (transmisioa, morbi-hilkortasuna), gripearen birusen oso antzeko profila du. Adin handieneko eta komorbilitatea duten pertsonak dira arrisku handiena dutenak infekzioa hartzen badute; immunitaterik ez dutenez, litekeena da infekzioa birusarekin kontaktuan jartzea. Osasunerako berezko arriskuaz gain, osasun-profesionalek kontu handiz ibili behar dugu gure pazienteei birusaren infekzioa ez transmititzeko. Zuen laguntza behar dugu gomendio horiek eraginkorrak izan daitezen eta lanean jarraitu ahal izan dezagun kalitatezko arreta emateko.

Prebentzio-arau orokorrak

  • Eskuetako higiene-neurriak ahalik eta gehien zorroztea urarekin eta xaboiarekin, bai pazientearen artean, bai espazio komunetan azalerekin kontaktua izan aurretik eta ondoren, hala nola kontsultetan, bilera-geletan/txosten-geletan, sendaketa-geletan, erauzketa-geletan eta ekipo informatiko komunen erabileran.

  • Profesionalek maskara kirurgikoa erabili behar dute arnas klinika (koronabirusaren susmorik ez) duten pazienteekin kontaktuan daudenean.

  • Arnas klinika duten paziente guztiei maskara kirurgikoak erabiltzea gomendatuko zaie.

  • Koroabirusaren paziente susmagarriak artatzen dituzten profesionalek dagokion NBE erabiliko dute, jarduera-protokoloak ezartzen duen moduan.

  • Sukarra edo arnas klinika akutua duten profesionalek ez dute beren lanpostura joan beharko, eta Prebentzioko Oinarrizko Unitatearekin (PUU) harremanetan jarriko dira.

  • Kontaktutzat hartu diren eta hartu beharreko neurrien berri eman zaien profesionalak Osasun Publikoa eta Oinarrizko Prebentzio Unitatea (OPU) kontrolatuko dira.

Birusaren transmisioa murriztea profesionalen artean – Antolaketa-arauak

  • Koronabirus-kasuren bat identifikatzen den ESIetan, eten egingo da irakaskuntza-jarduera (graduaurreko edo bestelako praktikak).

  • Unitate eta zerbitzuetan mota guztietako taldeak edo bilerak saihestu behar dira.

  • Programatutako prestakuntza-jarduera presentzial guztia eten egingo da, guztiz saihestezinak diren kasuak izan ezik; izan ere, 10 pertsonako gehieneko taldeetan egingo da, eta pertsonarteko distantzia 1.5-2 metrokoa izango da.

  • Bilerak aurrez aurrekoak ez diren eta telelana posible den sistemen bidez egingo dira.

  • Ikastaro, kongresu edo konbentzioetara joateko baimen guztiak etengo dira.

  • Senideek ospitaleratutako paziente bakoitzeko pertsona bati eta Larrialdi Zerbitzuari egin beharreko bisitak murriztuko dira. Laguntzaileek ez dute sukarrik izan behar, ezta arnasketa-sintoma akuturik ere.

  • Pazienteak ezin izango dira gelatik irten ospitalean dauden bitartean.

CARTEL_MANOS_2019.jpg

Telefono-zenbakiak
sintomak dituzten paziente eta profesionalentzat

LANORDUETAN

900 20 30 50

 

GAINERAKO ORDUTEGIA

688 67 06 48

  • Facebook - círculo blanco
  • Twitter - círculo blanco
  • Blanco Icono LinkedIn

Asunción Klinika intranet

Lagun gaitzazu hobeak izaten

Utzi hemen hobetzeko zure iradokizunak, diren motakoak direla. Aztertu eta dagokion sailera bideratuko ditugu, eta blogaren bitartez erantzungo dizugu. Mezu guztiak anonimoak dira.