top of page

HYGEHOS

Typing

2003an guretzat preseski garatutaako Hygehos sistemari esker, aintzindariak izan ginen ez historia klinikoen digitalizazioan soilik, baita sortzen dugun informazio guzti biltegiratzean ere. 

 

Hygehos Klinikako lan egituran lanabes garrantzitsua da. Pazienteen historia klinikoak sistema honen bidez sortzen dira, eta Klinikan duzun karguaren eta postuen arabera, baimen ezberdinak izango dituzu. Pazientearen asistentziarekin zuzenean diharduten langileek soilik ikus ditzakete historia klinikoak.  

 

Dokumentazio sailak xehetasun guztiekin azalduko dizu nola erabili baliabide anitzeko lanabes hori, zure lehen egunetan izango duzun Hygehosen erabilera buruzko formakuntzaren barruan.

Nolanahi ere, hemen duzu Hygehosen erabilera azaltzen duen gida osatu baterako sarbidea. 

Scientist on Tablet

Hygehos Home Klinikako Informatika taldeak beste zentro teknologiko batzuekin elkarlanean sortutako lanabesa da, eta bi funtzionaltasun ditu oinarrian: historia klinikorako sarrera, eta hitzorduen erreserba. Halaber, pazientea etxetik monitorizatzea ahalbidetzen du, baina funtzionaltasun hori proba aldian dago oraindik. 

 

Bere historiako zein zatirako sarbidea du pazienteak?

Pazienteak ez du historia osorako sarrera, zuk duzun moduan. Hygehos Homen bere txostenetara eta proba eta analisietara soilik du sarrera, irudi erradiologikoak, elektrokardiogramak, erresonantzia magnetikoak eta erretinografiak barne. Hau da, pazienteak orain artean paperean nahiz beste euskarrietan eman zaizkion informaziora du sarrera, baina orain ordenatua eta bildua du eta ordenagailuko, smartphoneko edota tableteko klik batera du.

 

Erabiltzaileek administrari baten bitartekaritzarik gabe txandak hartzea ez ote da kaos bat?

Izan liteke eta horretxegatik jarri ditugu hori saihesteko bitartekoak. Hasteko, erabiltzaile batek ezin du sendagile batekin txanda bat baino gehiago jarraian hartu. Gainera, lanabesak ez dio bost hitzordu baino gehiago hartzen uzten, ezta bost sendagile ezberdin direnean ere. 

Langile gisa, niretzat zein abantaila ditu Hygehos Homek?

Langile gisa, zure lana bizkortzen duela da abantaila nagusia. Esaterako, paziente bati bere analisiaren bila etorriarazi eta haiekin CD bat prestatzen denbora bat eman ordez, esan diezaiokezu etxetik begira ditzala berak, Hygehos Home erabiliaz. Hala, zuk denbora aurreztuko duzu eta berari gauzak erraztuko dizkiozu.  

Pazienteari dokumentuak fisikoki entregatzeari utzi behar diot?

Noski ezetz. Hygehos Home laguntzeko lanabesa da, eta halaxe erabili behar da. Egokien iruditzen bazaizu pazienteari hura erabiltzea proposatu diezaiokezu, baina sekula ordenagailurik erabili ez duen 80 urteko pertsonari txostenak eskura ematen jarraitzea komeni da. Berriz diogu, pazienteari bizitza erraztea da kontua, beraz, zentzu pixkatekin berehala igarriko duzu Hygehos Home erabiltzeak balio dion edo ez.  

bottom of page