informazio praktikoa

lan egutegia:
Lan egutegia zerbitzu bakoitzean jarria dago, eta eskatu nahi duenarentzat eskuragarri dute Giza Baliabideen Sailean.
​
oporrak, bajak eta baimenak:
Oporrak, ordutegi gorabeherak, bajak, baimenak eta abar formulario hau betez eskatu beharko dira, eta zure zuzeneko arduradunari eman beharko diozu, hark dagokion Zuzendaritzari igorri dakion. Erakundeko langile orok du, hitzarmenez, 30 eguneko oporraldia izateko eskubidea. Urteko egutegia osoa betetzen ez bada, oporraldia lan egindako egunen araberakoa izango da. Giza Baliabideen Sailean eska dezakezu kalkulua.
​
Familia-kontziliazioa:
Asunción Klinikan garrantzi handia ematen diogu familiako kontziliazioari, eta horregatik laguntza ezberdinak ditugu hala eskatzen duten langileentzat:
-
Seme-alaben eta adinduen zaintzarako eszedentziak
-
Seme-alaben zainketarako lanaldi murrizketak
-
Familien laguntzeko babesak
-
Neurri ekonomiko eta fiskalak
Giza Baliabideen Sailean eska dezakezu informazio gehiago
nominaren kobrantza:
Banketxe transferentzia bidez egiten da. Beharrezko datuak Giza Baliabideen Sailean aurkeztu behar dira. Nomina sortzen den edozein kontzepturi eragin diezaiokeen edozein aldaketa Giza Baliabideen Sailari adierazi behar zaio; bizitoki aldaketa, kontu korrontea, banketxea, jaiotzak, etab. guzti horiek.
sindikatuak:
Klinikan ordezkaritza duten sindikatuak ELA eta LAB dira.
​​
Lan hitzarmena:
Langileen betebeharrak eta eskubideak zedarritzen dituen Lan Hitzarmen bat dago langileen eskura. Hemen kontsultatu dezakezu.
​
kafetegia:
Sarrera nagusiaren alboan kafetegia dago, janaldi eta taberna zerbitzuekin. Ondorengo ordutegi isponemos de una cafetería junto a la entrada principal, con servicio de comidas y bar. El horario de la cafetería es el siguiente:
-
A-O: 8.00h-20.30h
-
Jai egunak: 9.00h-20.00h
​​
Pazientearen arretarako zerbitzua:
Administrazio eta Zuzendaritzako solairuan Klinikako paziente eta erabiltzaileek beren kexa eta erreklamazioak egin ditzakete. Halaber, solairu guztietan iradokizun kutxatilak daude. Horrez gain, pazienteak eskuragarri ditu erreklamazio orriak; Harrerako erakusmahaian eska ditzakete.
​
aparkalekua:
Klinikako parkingak tarifa bereziak ditu langileentzat. Hartaz gozatzeko Administrazioan eskatu behar dira txartelak. Txartel hori aparkalekuko kutxazainetan kargatu dezakezu -30€ gehienera-, eta ohiko tarifa baino askoz murritzagoekin ordaintzea ahalbidetuko dizu. Halaber, doako txartelak ditugu Klinikan praktikak egiten ari diren ikasleentzat.
​
aldagelak:
Klinikako aldagelak azken solairuan daude. Dutxak eta takilak daude haiek erabili nahi dituzten Klinikako langile guztientzat.
​
langileen kolore bereizgarriak:
-
Bata txuria: Sendagileak
-
Uniforme urdina: Erizaintzako pertsonala
-
Uniforme lila: Teknikariak
-
Uniforme arrosa: Laguntzaileak
-
Uniforme gorria: Fisioterapeutak
-
Uniforme berdea: Garbiketa
-
Uniforme grisa: Zeladoreak
-
Sukaldari uniformea: Sukaldea
​
Osasun laguntza:
Klinikako pertsonalak eta lehen graduko senideek doako sarrera dute Klinikak eskaintzen duen zerbitzu mediko guztietara.