top of page

gure konpromisoak

Together at the Top

Gure barne kultura, gure egunerokotasuna zedarritu behar duen marka, barne-konstituzioaren lanak egiten dituen sei konpromisotan oinarrituta dago. Tarteka huts egin dezakegu, eta, noski, betiereko hobekuntza prozesu batean sartuta gaude. Baina helmugara iristea ahalbidetuko digun bidea sei konpromiso hauetatik igarotzen da: 

Pazientea gure jardunaren ardataza da, eta hargatik bere segurtasuna eta asetzeak berebiziko garrantzia du guretzat. Hala, gure jardun asistentzialak kanpoko erakunde prestigiotsuen bermea du segurtasun eta kalitate arloan. Halaber, pazientearekiko dugun konpromisoa hurrengo puntuen bidez zedarritzen da: 

  • Arretaren bikaintasuna: Pazienteak asistentziarik onena jaso behar du igarotzen den arreta prozesu guztietan. Lortzeko, gure profesionalei lanabes, bitarteko eta formakuntza onenak ematera behartuta gaude. 

  • Zerbitzuaren bikaintasuna: Erabakiak hartu behar ditugu, beti, pazienteari ahalik eta eragozpenik gutxien sortzean pentsatuz. 

  • Beren iritziak eta asetze mailak ezagutu: Pazienteen iritzia eta asetze mailak ezagutu behar ditugu handik ateratako hobekuntzak ezartzeko. Horretarako, asetze-inkestak egiten ditugu urtero, eta zentroko korridoreetan iradokizun kutxatilak ezartzen ditugu beren eskura.  

  • Tratuan bikaintasuna: Asunción Klinika osatzen dugun pertsona guzti-guztiok pazienteei tratu bikain eta berdina eman behar diegu. 

  • Pazientearen segurtasuna: Klinikan bat egiten dugu Osakidetzako pazientearen segutarsunerako estrategiekin, eta, konkretuki, lerro hauetan egiten dugu intentsuki lan: 

    • Ospitaleratutako pazientearen desnutrizioan

    • Ultzeren prebentzioan

    • Infekzio nosokomialen prebentzioan

    • Erorketen prebentzioan

  • Pazientearen ahalduntzea: Paziente informatua bere eskubideen berri duen eta bere tratamenduen kontrola duen huraxe da. 

    • Hygehos Homeren bidez bere historial klinikora sarbidea.

    • Osasun Gaiak kanpaina dibulgatiboak.

gimnasio_uhme_asuncion1.jpg

Gure langileek beren onena eman eta aurrera egitea ahalbidetuko dien konfiantzazko klima batean lan egitea nahi dugu. Lortzeko, arlo hauetan lan egitearen aldeko apustua egiten dugu: 

  • Lanaren eta familiaren arteko kontziliazioa:

    • Lan egun intentsiboak, jardunaldi murrizketak eta ordutegi flexibleak aukera dagoen kasuetan. 

 

  • Formakuntza:

    • Urteroko formakuntza programa bat dugu, Formakuntza Batzordearen eta Assumptio Proinnova Fundazioaren bidez bideratua. 

    • Formakuntzaren alde eta betiereko hobekuntzan diharduen langileentzako pizgarri eta barne karrerako planak ditugu. 

  • Ikerketa:

    • Ikerketa Batzordearen eta Assumptio Proinnova Fundazioaren bitartez ikerketa lanak babesten ditugu.  

    • Kongresuetan lanak aurkezteko laguntzak.

    • Doktore tesiak egiteko pizgarriak.

empleados_asuncion1.jpg

Hamarkadatik gora daramagu arlo honetan aktiboki lanean, Berdintasun Planaren bitartez. Erakundean zer gertatzen den jakiteko lanabesa da, zein helburu ezarri ditzakegun aztertzekoa, eta haiek garatzeko zein neurri hartu behar dugun jakitekoa. Planaz gain, paritarioa den Berdintasun Batzorde bat dugu, planaren garapena egokiro egiten dela egikaritu eta erronka berriak identifikatzeko. 

Poder femenino

Eskualdean lana sortzen duen 1. enpresa izanda, eta, inguruko erreferentziazko ospitalea izaki, garrantzi handiko aktorea gara gure gertuko gizartean, Tolosan. Horrek bereziki konprometitzen gaitu bertakoekin, Gipuzkoako probintzia gutxietsi gabe. 

  • Osasunaren dibulgazioa: “Osasun Gaiak-Temas de Salud”  iniziatibaren bitartez osasunaren dibulgazioa egiten dugu eskualdean, hitzaldien, kanpaina informatiboen eta bestelako ekitaldien bitartez. 

  • Babesletzak eta kolaborazioak: Zenbait ekitaldi eta erakunde sozial, kultural eta kirol arlokoak babestu eta haiekin kolaboratzen dugu.

  • Berrikuntza eta garapena: Eskualdeko agente dinamizatzailea izan nahi dugu bertako biztanleentzat, ez soilik kalitatezko enplegua sortuz, baizik eta eskualdera onura ekonomikoak ekarriko dituzten kongresuak eta jardunaldiak antolatzea bultzatuz, ingurua munduari zabaldu eta tradizioz eta gaitasunez dagokion kosmopolitismo eremuan txertatuz. 

  • Kirola bultzatu: Kirola dinamitzaile bat da. Ez soilik ohitura osasuntsuena, baizik eta identifikatuta sentitzen garen baloreena eta gizarte jasangarri bat eraikitzen laguntzen duten balioena. Hargatik, Askatuak, GBC, Gipuzkoako Futbol Federazioa eta halako erakundeak eta kirol jarduerak babesten ditugu.

Tolosa.jpg

Gure prozesuak ekoeraginkorrak eta jasangarriak izan daitezen saiatzen gara. Alor horretan egin dugun lana Eusko Jaurlaritzak 2012an emandako Ekoscan ziurtagiriak egikaritu du, zeina ingumenaren hobetzea lortu eta ingurumen legedia betetzen duten enpresei ematen zaien. 

Foggy Forest

Etenik gabeko hobekuntzarako motor gisa ikusten dugu berrikuntza, eta hark izan behar du gure egunerokotasuna zedarrituko duen zeharlerroa. Egunero hobeak izan nahi dugu eta horretarako erakundearen eskuetan honako lanabesak jartzen ditugu: 

 

  • Assumptio Proinnova Fundazioa: Beraren bidez berrikuntza, ikerketa eta ezagutzaren dibulgazioa bultzatzen ditugu, etenik gabeko hobekuntza eta atmosfera berritzailea sortzeko.

  • Batzordeak: Batzordeak disziplina anitzeko taldeak dira, non tarteka biltzen diren profesionalek hobekuntzarako aukerak identifikatu eta area ezberdinetan jasotako inzidentziak konpontzen dituzten. 

  • Langileek hobetze-iradokizunak egin ahal izateko eta berrikuntza proiektuak garatzeko bideak:

    • Hobetzeko proposamenen kutxatilak

    • Ikerketa proiektuak

Science
bottom of page