top of page

Argazki Lehiaketaren II. Edizioa martxan!

  • Lehiaketa astearte honetan, uztailaren 26an, hasiko da eta irailaren 26ra arte iraungo du. Epealdi horretan, parte-hartzaileek “uda” gaiarekin lotutako argazkiak partekatu beharko dituzte euskarazko esaldi txiki batekin batera.

  • Txapelketa Asuncion Klinikako Euskara Batzordearen ekimenez martxan jarri da, langileen artean hizkuntzaren praktika modu dinamikoagoan areagotzeko helburuarekin.

Astearte honetan, uztailaren 26an, Argazki Lehiaketaren II. Edizioa hasiko da Asuncion Klinikan. Parte-hartzaileek gehienez bi hilabete izango dituzte “uda” gaiaren inguruan zerikusia duten argazkiak bidaltzeko, euskarazko esaldi txiki batekin batera. Proposamena Euskara Batzordea eta Asuncion Klinikaren ekimenez sortu da, Klinikako eta zentroetako langileen artean hizkuntzaren praktika modu dinamikoagoan areagotzeko asmoarekin.


Lehiaketaren arauak oso errazak dira, eta pentsatuta daude langile guztiek, beren euskara maila edozein dela ere, ahalegin handirik egin gabe parte hartu ahal izan dezaten.


  • Partaide bakoitzak argazki bakarra aurkeztu dezake. Helburua pertsona bakoitzak “uda”rekin lotutako irudi bakarra hautatzea da.

  • Argazkiarekin batera gutxienez 12 hitzeko euskarazko testua bidali. Parte-hartzaileek askatasun osoa dute edukia idazteko. Sormena eta irudiarekiko koherentzia baloratuko dira.

  • Argazkia uztailaren 26tik irailaren 26ra e-mail honetara bidali: comunicacion@clinicadelaasuncion.com

  • Lehiaketaren irabazleak bere gustuko euskarazko disko eta liburu bana eskuratuko ditu.

Iaz Inge Orrantia Ortizek, eguzkiloreen argazkiarekin (II. edizio honetako kartelean ikus daitekeena), sari irabazlea lortu zuen. Hala ere, gainerako partaideak ez ziren atzean geratu. Izan ere, maila handiko beste argazki asko aurkeztu ziren.

Euskarazko testuari dagokionez, Ingek gogoeta polita egin zuen eguzkiloreei eta haien inguruko istorioari buruz. Gainerako parte-hartzaile gehienek, berriz, literatura erabili zuten irudiak iradokitzen edo sentiarazten ziena adierazteko.


Parte hartu Argazki Lehiaketaren II. Edizioan!!




54 views
bottom of page