top of page

"Nire lehenengo Behobia da, bakarrik disfrutatzeko helburua daukat"

Malen Oyarzabal, 3. solairuko erizainak, Behobia ospetsua korrituko du asteburu honetan. Berarekin hitz egin dugu nola prestatu den eta lasterketarako dituen itxaropenak konta diezazkigun

Lasterketa igande honetan da. Sei egun besterik ez dira geratzen. Zer moduz zaude? Urduri zaude?

Pixkat urduri, Behovia korrituko dudan lehen aldia da, orduan urduri samar. Baina gogo handiz.

Ea zer moduz igandean.

Nola prestatzen da zure lehen Behobia?

Korrikan beti ibili naiz, baina serio serio uda bukaeratik hasi nintzen prestatzen.

Gainera ni berez arraunlaria nahiz, eta orduan uda guztian zehar arraunean ibili naiz, gainera beti gustatu izan zait korrika egitea. Beste bi lasterketa korritzen hasi nintzen eta gero Behobia egitera animatu nintzen.

Gorputzarentzat ahalegin handia den lasterketa luzea da. Denbora asko daramazu prestatzen? Planik egin duzu?

Prestatzeko, aurrera hamarrenak egin nituen, gero bi karrera hamabosteko, eta gero pixkanaka korrika distantzia luzatzen joan naiz.

Mentalki ez daukat presio asko, disfrutatzera nijoa.

Nola daramazu azken aste hau?

Azken aste honetan, lasai, aurreratu behar nuen guztia aurreratu dut, eta azken txanpa bakarrik falta da, baina oso lasai. Azken egun hauek atseden hartzeko erabili ditut.

Azkenik, markaren batekin egiten duzu amets? Denbora-helbururik baduzu?

Ez (parre egiten du), bukatzearekin amets egiten dut. Nire lehenengo Behobia da, orduan bakarrik disfrutatzeko helburua daukat. Hurrengo urtean ikusiko dugu ea aurtengoa hobetzen dugun.

15 views

Comentarios


bottom of page