top of page

IQZ PROIEKTUA

Infekzio Nosokomialen Aurkako Plan Orokorra

Cirugía

IQZ proiektua, Infekzioen Batzordeak gidatua, ospitale eremua garatzen diren infekzioak, infekzio nosokomialak, borrokatzeko plana da, eta modu orokor eta disziplina artekoan egiten da. Klinika guztiari eragiten dio, eta bereziki, hauek jazotzen diren sailetan.  

​

INfekzio nosokomialak:

  • Asistentzia sanitarioarekin lotutako infekzioak dira, eta eragin kaltegarria du ospitaleratutako pazientearekin edo sistemarekin harremanean den anbulategikoekin.

  • Infekzio nosokomialak ospitaleratzea luzatzen du, osasun gastuak handitu, eta pazientearentzat nahiz bere familiarentzat kostu emozionala du.

  • Ospitaleratutako pazienteen %7 inguruk asistentziarekin loturiko infekzioren bat du.

  • Osasun asistentziari lotutako infekzio nagusiak prozedura inbasiboekin lotuta daude, eta gisa hauetakoak dira: 

    • arnasekoak

    • kirurgikoak

    • urinarioak

    • kateter baskularrarekin lotutakoak  

  • Koloneko kirurgia bereziki sentsiblea da, eta infekzioa prebenitzeko neurriak hartu ostean %37,6 eta %70,4 artean murriztea lortu da.

Infekzio kirurgikoek ebakuntza izandako pazienteen heriotz kausen %77 dira, eta haietatik %60 saihesgarriak izan daitezkeela kalkulatzen da 

helburuak:

  • Protokoloa ezarritako urtean ISQen tasa %10 jaistea globalki.

  • Gure profesinalen segurtasun kultura hobetu, formazioko zikloen bidez.

​

Lan lerroak:

  • Profilaxi Antibiotikoaren Egokitzea:​​ Profilaxi antibiotikoak %18 eta %81 arteko eraginkortasuna du, eta ILQen prebentziorako lehen neurria da, eta baita kosto-efetiboaena ere. Profilaxi antibiotikoaren egungo aplikazio protokoloaren berrikusketa eta beraren baieztatzea. Beharrezkoa da dosien hartzea egokiro betetzea, administratze unea hautatzea (kirurgi ebaketa baino 30-60 minutu lehenago), eta gogoraraztea hala dagokionean.  

  • Eskuen higienea: Eskuetako higienea oinarrizko neurria da ISQak prebenitzeko. Hargatik, garrantzitsua da hitzaldiak eta barne komunikazioak egitea garrantzia gogorarazteko. h

  • Antiseptikoen aplikazioa: 

    • Eraginkortasun ponderatu prebentiboa 32%.

    • Pazientearen aurretiazko garbiketa egokia

    • Klorhexidina alkoholikoa ezartzeak teknika egokia behar du eraginkorra izan dadin. Margotu beharreko eremua aurrez ezarritako bolumen jakina duen aplikatzaile jakina gomendatzen da, aurrera-atzerako mugimenduak eginaz eta pilaketak eta derrameak ekidinez. 2 edo 3 minutuz lehortzen utzi.   

    • Begirako, erdiko belarrirako eta meningeetarako nahiz mukosa bideetan egindako interbentzioak saihesten dira. 

    • Aplikazio egokia bermatzeko honako pausuak jarraituko ditugu:

      • Margotzeko aurrez ezarritako sistemak erabili. 

      • Aurrez ezarritako gailua ematen duen laborategiak egindako jardunaldi formatiboa (Cloraprep).

      • Garbitzeko lekuan bi minutu baino gutxiagoan garbitzeko alarma gailu txiki baten ezartzea. 

  • ​Normotermia:

    • Gida guztiek normotermia ezartzen dute ISQa prebenitzeko neurri eraginkorrenen artean, eta aholku hori oso argia da denbora luzeko ebakuntzetan, koloneko edo beste kirurgia batzuk kasu. 

    • ​Gorputzeko tenperatura 35,5ºC-tik gora mantentzea gomendatzen da.

    • Faktore hori zaindu eta kontuan hartzen dela bermatzeko:

      • Belarriko termometro bat erabiliko da eta indukzioaren aurretik neurtuko da tenperatua, kirurgiaz gain (luzea bada) eta esnatzerakoan ere bai.  

  • ​Normoglucemia:  Normogluzemia ebidentzia argiko neurri gisa hartzen da ISQren prebentziorako. 

    • Interbentzioaren aurretik baraualdi luzea saihestea gomendatzen da, edari karbohidratatuak hartzea bi ordu lehenago eta gluzemia maila hauetan mantentzea: 150mg/dl-tik behera (ebakuntza aurretik) eta 180mg/dl behera (ebakuntzan).

  • Ilea kentzea: Aho batez akordua dago ilerik EZ kentzeko beharrezkoa ez bada, eta ile moztaileak erabiltzea eta ilea ebaketaren eremuan soilik egitea.

  • Batak eta manga motzak: Batarik eta manga luzeko arroparik ez erabiltzeko aholkua dago, infekzioen transmisore direnez gero. Eraztunak, erlojuak eta pultserak ez erabiltzea komeni da. 

    • Proposamena: Batadun bisita pasea pijama zuriko txaketengatik aldatzea.

  • ​Apositoa eta kura: Kirofanotik ateratzean zauria estaltzea aholkatzen da, aposito batekin, eta hurrengo 48 orduetan ez kentzea mantxa dela eta derrigorra ez bada. 

    • Proposamena Agindu medikoetan azaltzea 48 orduetan apositoa ez kentzeko. 

  • Azaleko ebaketa eta bereizgarriak: ​Bisturi elektrikoarekin egindako ebaketak infekzio arriskua asko handitzen du, eta azaleko ebaketa egiteko bisturi hotz bat erabili behar da.. 

    • Bereizgarrien uneko erabilera aholkatzen da (Alexis©) kirurgia abdominal guztietan, eta behin erabiltzeko kanpoak erabili behar dira. 

​​

SISTEMaTIkoA:​

Planaren eta lan lerroen funtzionamendu ona bermatzeko, hurrengo ekintzak egingo dira: 

​

  • Infekzioen Bijilantzia Unitatea: Infekzioen Bijilantzia Unitate bat sortuko da, planaren indikatzaileen erregistro eta jarraipena egiteko. Talde hau bi hilean behin batuko litzateke arazoak identifikatu eta prioritateak ezartzeko, proiektuaren lorpena bermatzeko.  

  • Berifikazio orrien aldatzea hartutako neurrien betetzea bermatzeko.

  • Formakuntza: Ziklo formatiboak egingo dira infekzio nosokomialen aspektu ezberdinak lantzeko.

  • Intraneten area espezifikoa: Intraneten bidez planaren xehetasunak emango dira.  

  • Indikatzaileak: Hiru hilean behin Zerbitzuetako Buruei informazioa emango zaie beren infekzio nosokomialen tasei buruz eta emaitza horiek barne mailan publikatuko dira.  

​

CARTEL_MANOS_2019.jpg
bottom of page