Nortzuk gara

Asunción Taldea Gipuzkoan diharduen konplexu asistentzial pribatua da, eta espezialitate anitzeko ospitale bat du, Asunción Klinika, eta baita probintziako beste zenbait herritan banaturiko zentro anbulategi batzuk ere.
​
Asunción Taldean 350 langile baino gehiagoko taldea dugu, sendagile espezialistek, bestelako fakultatiboek, erizainek, klinikako laguntzaileek, osasun teknikariek eta zerbitzu orokorretako pertsonalak osatua, gisa horretara langile gehien dituen Tolosaldeko enpresa bilakatuz.
​
Asunción Klinika Tolosan kokatutako espezialitate anitzeko klinika da. 120 oheko edukiera du, teknologiarik berriena, zerbitzu aukera zabala eta sendagile talde bikaina. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin duen kontzertua tarteko Tolosaldeko eskualde-ospitale gisa egiten du lan, 27 herritan banatutako 63.000 laguni baino gehiagori kobertura medikoa eskainiz.
-
Ordutegia: 24h-365
-
Helbidea: Izaskungo aldapa, 20400, Tolosa, Gipuzkoa
-
Zentralita: 943 697000

Tolosako erdigunean kokatua eta berriki eraberritua, Belate Osasun Zentroak erreabilitazio gimnasio bat, 14 kontsulta gela, sendaketetarako bat, eta radiodiagnostikorako eta 3 eta 4D ekografia ginekologikorako teknologiarik berrienak ditu.
​
Belate Osasun Zentroak Osakidetzako pazienteak artatzen ditu Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin dugun kontzertuaren bitartez, eta baita paziente pribatuak nahiz mutua eta aseguru-etxeetakoak ere.
​
-
Ordutegia: Astelehena-Ostirala: 7:30h - 21:00h
-
Helbidea: Rondilla Kalea, 56, 20400, Tolosa, Gipuzkoa
-
Zentralita: 943 69 88 08

Andoaingo erdigunean kokatua, Andoain Osasun Zentroak erreabilitazio gimnasio bat, 6 kontsulta gela, sendaketetarako bat, eta radiodiagnostikorako eta 3 eta 4D ekografia ginekologikorako teknologiarik berrienak ditu.
Andoain Osasun Zentroak Osakidetzako pazienteak artatzen ditu Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin dugun kontzertuaren bitartez, eta baita paziente pribatuak nahiz mutua eta aseguru-etxeetakoak ere.
​
-
Ordutegia: Astelehena-Ostirala: 7:30h - 9:00h
-
Helbidea: Larramendi 14-16, 20140, Andoain
-
Zentralita: 943 30 59 99

Ordiziako erdigunean kokatua, Ordizia Osasun Zentroak erreabilitazio gimnasio bat, zenbait kontsulta gela, sendaketetarako bat, eta radiodiagnostikorako eta 3 eta 4D ekografia ginekologikorako teknologiarik berrienak ditu.
Ordizia Osasun Zentroak paziente pribatuak, mutuak eta aseguru etxeak artatzen ditu.
​
-
Ordua: Astelehena-Osteguna: 8.30h-21h / Ostirala: 8.30h-15h
-
Helbidea: Goierri Kalea, z/g, 20240 Ordizia, Gipuzkoa
-
Zentralita: 943 16 40 48
