Aste honetan bi sarrera bikoitz emango ditugu, pistan bertan, euskarari buruzko galdera-lehiaketan puntuaziorik onena lortzen duten bi pertsonentzat.
Parte hartzeko, test hau osatu besterik ez duzu egin behar. Sarrera bikoitzak (bi sarrera pertsonako) puntuaziorik onena lortzen duten bi pertsonentzat izango dira. Berdinketarik balego, finalisten artean zozketa egingo da.
Hurrengo partida igandet honetan izango da, azaroak 17, 18:00etan, eta INVERREADY GIPUZKOAk CB BALONCESTO FUENLABRADAren aurka jokatuko du. Partida honetarako zure sarrerak irabazteko, erantzun testeko galderei, oraingoan euskarari buruzko mito eta bitxikeriei buruzkoa baita.
Oharra: Testean zure izena eta bi abizenak jarri behar dituzu. Testa behin baino gehiagotan betez gero, lehenengo erantzuna soilik hartuko da kontuan.
Epea: Osteguna, 9:00ak arte duzu erantzunak bidaltzeko. Ordutegi horretatik aurrera jasotakoak ez dira baliagarriak izango.
Irabazlearen iragarkia: Ostegun berean, 12:00ak baino lehen, irabazlearen berri emango dugu