top of page

Asuncion Klinika, Ospitale eta Osasun Kudeaketaren XXIV. Kongresu Nazionalean presente

ree

Berrikuntza, etengabeko hobekuntza eta osasun sistemaren kudeaketa eraginkorra izan dira Ospitale eta Osasun Kudeaketaren XXIV. Kongresu Nazionalaren ardatz nagusiak, duela gutxi Zaragozan ospatu den topaketan. Estatu mailako osasun arloko hitzordu garrantzitsuenetako bat da, eta bertan elkartzen dira zuzendaritza, klinika eta osasun sektoreko adituak, esperientziak partekatzeko eta kudeaketa eredu arrakastatsuak ezagutarazteko.


Asuncion Klinikak bere ordezkaritza izan du edizio honetan, gure lankide Regina Martínez, Marketing, Komunikazio, Harrera eta Bezero Harremanetako zuzendaria, eta gure zuzendari medikua, Moisés Espejo doktorea, bertan izan baitira, biak komunikazio zientifikoekin.

  • Regina Martínezek ahozko komunikazio bat aurkeztu zuen, Kotterren aldaketa-

    ereduan oinarritutako barne-komunikazioko plataforma baten ezarpenari buruzkoa, eta baita póster bat ere, pazientearen arreta eta sarbide telefonikoa hobetzeko martxan jarritako estrategia berritzaile baten inguruan.

  • Moisés Espejo doktoreak, berriz, bi ahozko komunikazio aurkeztu zituen, arreta klinikoaren eta kudeaketaren eremu estrategikoetan oinarrituak.

Halako kongresu entzutetsu batean parte hartzeak balioa ematen dio gure eguneroko lanari eta erakusten du Asuncion Klinika osasunaren etengabeko hobekuntzarekin eta lidergoarekin konprometituta dagoela.



 
 
 

Comments


Mugikorretik sarbidea lortu!

Deskargatu Spaces by Wix aplikazioa eta egin bat Asuncion Intranetekin, zauden lekuan zaudela informatuta mantentzeko.

Scan QR code to join the app
Download on the App Store
Get it on Google Play
bottom of page