top of page

Esker ona Alejo doktoreari eta Quintero doktoreari

  • Apr 29
  • 1 min read

Langile guztiekin partekatu nahi dugu joan den martxoaren 17an jaso genuen esker on gutuna. Bertan, gure zentroan ingresatutako paziente baten alabek balioan jarri nahi izan dute talde medikoarengandik jasotako tratu bikaina eta giza kalitatea; bereziki nabarmendu dute Héctor Alejo eta Rafael Quintero doktoreen lana.

Honelako aitortzek asistentzia-bikaintasunarekin eta pertsonengan zentratutako zainketekin dugun konpromisoa indartzen dute. Jarraian, gutunaren testu osoa duzue ikusgai:


Asuncion Klinikako zuzendaritzari:


Esker ona pazienteen aldetik,


Gure familiak Asuncion Klinikako talde medikoari bihotz-bihotzez eskertu nahi dio jasotako arreta guztia.


Modu berezian nabarmendu nahi dugu Héctor Alejo Orellano kardiologo doktorea, emandako tratu gizatiar eta hurbilagatik, baita bere bikaintasun profesionalagatik ere; haren dedikazioa eta enpatia funtsezkoak izan dira guretzat, pazientearen alabak garen heinean.


Era berean, gure esker ona helarazi nahi diegu Rafael Quintero doktoreari eta klinikako gainerako langile eta talde osoari, egun hauetan eskainitako zainketa eta arretagatik.


Zuen profesionaltasunak eta gizatasunak alde handia eragiten dute, eta horregatik beti eskertuta egongo gairuzue.


Gure maitasun eta errespetu osoz.




 
 
 

Comments


Mugikorretik sarbidea lortu!

Deskargatu Spaces by Wix aplikazioa eta egin bat Asuncion Intranetekin, zauden lekuan zaudela informatuta mantentzeko.

Scan QR code to join the app
Download on the App Store
Get it on Google Play
bottom of page