top of page

Euskararen Roskoa: gure akatsetatik ikasten

Duela hilabete batzuk Euskararen Roskoan parte hartu zenuten, eta "Euskarazko Hitzen Kutxan" jasotako hitzekin jolastu genuen. Denbora pixka bat igaro den arren, garrantzitsua iruditzen zaigu emaitzak partekatzea; izan ere, konturatu ginen egunerokoan erabiltzen ditugun hitz asko (erlekeriak edo kalkoak) zuzendu daitezkeela.



Hona hemen rosko osoa, galdera guztiekin eta ospitalean erabili beharreko hitz zuzenekin:


  • A: Odola ateratzeko eskatzen dutenean: Analitika → Analisia

  • B: Kontsultara sartzeko sarreran eskatzen duten papera: Bolantea → Agiria / Bideratze-agiria

  • D: Kontsulta edo proba aldaketengatik egin beharrekoa: Deitu

  • E: Gimnasia egitea medikuak aginduta: Errehabilitazioa → Birgaitzea

  • F: Gorpua eramateko enpresa: Funeraria → Hileta-zerbitzua

  • G: Paziente mendekoekin goizetan egiten duguna: Garbitu

  • H: Pazienteak ospitaleratzean egoten diren tokia: Habitazioa → Gela

  • I: "-itis" bukaera duen diagnostikoa: Inflamatuta → Handituta / Puztuta

  • J: Etortzeagatik sarreran eskatzen dutena: Justifikantea → Egiaztagiria

  • K: Hitzordua edo espazioa: Kontsulta → Kontsultategia (tokia) / Bisita (ekintza)

  • L: Komunean beharrak egin dituztela adierazteko: Libratu

  • M: Birgaitzean indartzen den atala: Muskuloa → Muskulua / Lihia

  • N: Analgesiko ezaguna: Nolotil

  • O: Belarri barrua ikusteko tresna: Otoskopioa

  • P: Osasungintzako zentroa eta helburua: Pazientea

  • R: Ebakuntza aurretik ilea kentzea: Rasuratu → Ilea moztu / Hazparratu

  • S: dieta absolutoan dauden pazienteei, hidratatzeko: Sueroa → Seruma

  • T: Botikak hartzeko edo identifikatzeko: Txartela

  • U: Larrialdietarako tokia: Urjentziak → Larrialdiak / Gernu-aparatua aztertzen duen espezialitatea: Urologia

  • X: Antikoagulante baten izena: Xarelto

  • Y: Imobilizatzeko material moldagarria: Yeso → Iztigun / Igeltsoa

  • Z: Odola zirkulatzen duen hodia: Zaina


Eskerrik asko parte hartu zenuten guztioi. Pixkanaka, gure euskara asistentziala hobetzen jarraituko dugu!

 
 
 

Comments


Mugikorretik sarbidea lortu!

Deskargatu Spaces by Wix aplikazioa eta egin bat Asuncion Intranetekin, zauden lekuan zaudela informatuta mantentzeko.

Scan QR code to join the app
Download on the App Store
Get it on Google Play
bottom of page