Giovanna Ruiz doktoreak EKALME jardunaldietan parte hartu du Asuncion Klinikaren izenean
- Asunción Klinika

- Dec 3
- 1 min read
Aste honetan bertan, Giovanna Ruiz doktorea, Asuncion Klinikako Larrialdietako Zerbitzuko medikua, EKALME – Euskadiko Larrialdi eta Emergentzietako Jardunaldietan parte hartu du, Zamudion (Bizkaia) ospatutako topaketan. Urteroko ekitaldi honek Euskadi osoko profesionalak biltzen ditu esperientziak partekatzeko eta larrialdi-arretaren arloko berrikuntzak eta aurrerapenak ezagutzeko.

Edizio honetan, Ruiz doktoreak póster zientifiko bat aurkeztu du, gure zentroan artatutako kasu kliniko batean oinarritua, eta horren bidez gure Larrialdietako Zerbitzuak egunero egiten duen lana eta gure profesionalen prestakuntza etengabekoarekin duten inplikazioa nabarmendu dira.
Bere parte-hartzeak Asuncion Klinikaren konpromisoa berresten du: eguneratze profesionala, kalitate asistentziala eta Euskadiko erreferentziazko foroetan presentzia aktiboa.
Zorionak, Giovanna, eta eskerrik asko gure erakundea ordezkatzeagatik..




Comments