top of page

Inma Palomero erizainak parte hartu du Arinduz Euskadiko Zainketa Aringarrien Elkartearen XXI. Jardunaldian

Jarraian, bertan izandako esperientzia lehen pertsonan kontatzen duen Inma Palomerok idatzitako testua partekatzen dugu. Jardunaldia azaroaren 7an egin zen Irunen, Zainketa aringarrietarako sarbidean dauden desberdintasunak izenburupean

ree

Azaroaren 7an Arinduz, Euskadiko Zainketa Aringarrien Elkartearen XXI. Jardunaldietara joateko aukera izan nuen. Ordu intentsu eta hunkigarriak izan ziren, hiru aktorek girotuta; umorea eta sentsibilitatea eransten zizkioten hainbeste gordintasunari.


Helburua bizitzaren amaieran agertzen diren desberdintasunetan sakontzea zen. Ia konturatu gabe, bidearen amaiera zailtzen duten aldeak agertzen dira. Arinduzek 11 “harria” jarri zituen mahai gainean, ez erraz gainditzeko modukoak:


  • desberdintasun sozioekonomikoak

  • lurraldeko eta geografiako desberdintasunak

  • kultura- eta hizkuntza-desberdintasunak

  • egoera funtzional edo mentalagatik sortutakoak

  • generoagatik eta zaintzaile-rolagatik sortutakoak

  • orientazio sexualagatik eta genero-identitateagatik sortutakoak

  • adinagatik sortutakoak

  • lege- eta administrazio-desberdintasunak

  • osasun-alfabetizazio eskasagatik sortutakoak

  • egoitza eta epe luzeko zentroetako desberdintasunak

  • sistemaren arloko eta egiturazko desberdintasun etikoak.


Hitzlariek kanpotik barrurako begiradatik gidatu gintuzten hausnarketa honetan.Monica Fernández familia-medikuak Justiziatik Zaintzara eraman gintuen; Gizane Martínez familia-medikuak, berriz, Zaintzatik Justiziara hitz egin zigun.


Ondoren, talde-lana egin genuen mahaietan, benetako kasuen inguruan desberdintasunak identifikatzeko eta irtenbideak proposatzeko. Une “lanbrotsua” izan zen, baina benetan atsegina; oso hausnarketa interesgarriak sortu ziren.


Hirugarren hizlaria urrunagotik etorria zen: Katherine Pettus (Advocacy Officer, International Association for Hospice and Palliative Care – IAHPC). Zainketa aringarrien egoera nazioarte mailan azaldu zuen, azpimarratuz desberdintasunak amaitzea ez dela borondate kontua, baizik eta eskubideena —eta, beraz, betebeharrena—.


Azken geldialdia Ramón Bayésen oroimena omentzeko izan zen; bertaratutako askorentzat erreferentea, bidea egiteko lagundu digun eta guregan aztarna ezabaezinak utzi dituen pertsona paregabea.


OHARRA:Webgunera sarbidea: https://arinduz.odoo.com/


Arinduzek Euskadin kalitate handiko eta gizarte osoari irisgarriak diren zainketa aringarriak eskaini daitezen interesatuta dauden pertsona guztiak elkartzea eta sarekatzea du helburu.

 
 
 

Comments


Mugikorretik sarbidea lortu!

Deskargatu Spaces by Wix aplikazioa eta egin bat Asuncion Intranetekin, zauden lekuan zaudela informatuta mantentzeko.

Scan QR code to join the app
Download on the App Store
Get it on Google Play
bottom of page