2025eko Gabonetako Afaria
- Asunción Klinika

- 6 days ago
- 1 min read
Updated: 4 hours ago
Asuncion Klinikak Enpresa Afaria ospatuko du datorren abenduaren 5ean, ostirala, HIKA jatetxean

Antolaketa egokia bermatzeko, plantilla osatzen duen pertsonal guztiak asistentzia baieztatu beharko du horretarako gaitutako formularioaren bidez. Izena emateko epea azaroaren 27ra arte egongo da zabalik. Oraindik ez baduzu zure tokia erreserbatu, oraindik garaiz zabiltza!
Tolosa–HIKA autobusez
Beharko duten pertsonentzat, autobús zerbitzua eskainiko da Tolosaren eta HIKAren artean, joan-etorria barne. Zerbitzua erabili nahi dutenek beraien tokia erreserbatu ahal izango dute dagokion formularioaren bidez. Irteera 20:30ean izango da, eta itzulera, berriz, 02:00etan, jatetxetik bertatik.
Aparkalekua HIKAn
Norberaren ibilgailuan joatea nahi dutenentzat, aparkalekua dago eskuragarri upategiaren inguruan.
Egitaraua
21:00 · Harrerako koktela
22:00 · Afaria
00:00 · Dantza
02:00 · Festaren amaiera
Guztiok parte hartzera animatzen zaituztegu, eta giro ezin hobean elkartzeko, musikaz gozatzeko eta ospakizunez beteriko gau zoragarri bat partekatzeko.




Comments