Gogorapen garrantzitsua: presentzia-kontrola erabiltzea nahitaezkoa da
- Asunción Klinika

- 2 hours ago
- 1 min read
Langile guztiei gogorarazi nahi diegu 2019ko martxoaren 8ko 8/2019 Errege Dekretu-Legeak ezartzen duenez, enpresa guztiek beren langileen lan-jardunaren eguneroko erregistroa bermatu behar dutela. Hori dela eta, sarrera eta irteerako fitxaketa egiteko presentzia-kontrolaren sistema nahitaezkoa da langile guztientzat, salbuespenik gabe

Araudia behar bezala bete dadin, honako hau ere gogorarazten dizuegu:
Ezinbesteko arrazoi gabeko eta errepikatutako erregistro-falta lan-betebeharren urraketatzat hartu daiteke.
Beste pertsona baten ordez fitxatzea edo identitatea ordeztea arau-hauste oso larria da, eta indarrean dagoen lan-arloko araudiaren arabera zigortzen da.
Sistema honen helburua gardentasuna eta lan-jardunaldiaren garapen egokia bermatzea da.Aldez aurretik eskertzen dizuegu araudi hau betetzeko erakusten duzuen lankidetza eta konpromisoa.
Eskerrik asko guztioi.




Comments