Asuncion Klinika korrika eta harro: Euskarari bultzada bat Tolosako kaleetan
- 9 hours ago
- 1 min read
Atzo, martxoaren 23an, 24. Korrikak Tolosa zeharkatu zuen, eta gure lantaldeak protagonismo berezia izan zuen Martin Jose Iraola hiribidetik Berazubira arteko kilometroan.
Emozioz eta pozez betetako unea izan zen. Asuncion Klinikako hainbat langilek hartu zuten lekukoa, gure erakundeak euskararekin eta euskal kulturarekin duen konpromiso sendoa irudikatuz. Tipi-tapa, tipi-tapa, gure korrikalariek oihuz eta irribarrez bete zuten ibilbidea, herritarren babesarekin batera.
Eskerrik asko kilometro honetan parte hartu zenuten guztioi, baita bide bazterrean animatzen egon zinetenoi ere. Atzoko irudiek erakusten dute Asuncion Klinika osasun zentro bat baino gehiago dela: komunitate bat gara, eta elkarrekin bagara, euskarak aurrera jarraituko du.












Comments