top of page

Asuncion Klinikak babestutako Tolosa CFko taldeak "Udaberriko Kopa" irabazi du

Jun 12, 2025
1 min read

Tolosa CFko Futbol 8ko haur mailako taldeak, Asuncion Klinika babesle nagusi duenak, Udaberriko Kopa irabazi du, maiatzaren 31n jokatutako 3x1eko finalak irabazi eta titulua eskuratuta.

Eskerrona adierazteko, jokalari eta entrenatzaileek bisita berezi bat egin digute Asuncion Klinikara, eta irabazitako kopa gurean uztea erabaki dute. Gertakari honek pozez eta harrotasunez betetzen gaitu.


Asuncion Klinikatik pozik eta ilusioz iragartzen dugu garaikurra gure instalazioetan ikusgai egongo dela, kirol lokalarekiko eta gazteek transmititzen dituzten baloreekiko dugun konpromisoaren sinbolo gisa.


Eskerrik beroenak Tolosa CFri aitortza honengatik. Haien hitzetan: Klinikarik gabe, talde hau ez zen existituko. Eta horrelako hitzek gure konpromisoa indartzen dute: halako ekimenak babesten jarraituko dugu! #AupaUrdiñak 💙⚽


 
 
 

Comments


Mugikorretik sarbidea lortu!

Deskargatu Spaces by Wix aplikazioa eta egin bat Asuncion Intranetekin, zauden lekuan zaudela informatuta mantentzeko.

Scan QR code to join the app
Download on the App Store
Get it on Google Play
bottom of page