Asuncion Klinikak lau komunikazio aurkeztu ditu Kalitate Asistentzialaren XLII. Kongresuan, eta horietako bat saritu dute
Aintzane Pérez Urkia Erizaintzako zuzendaria, Moisés Espejo doktorea Zuzendari Medikoa eta Roberto Arrojo AI ikertzailea bertaratu ziren topaketara, erakundearen izenean. Robertok defendatutako komunikazioak —diagnostikoen kodetzea hobetzeko garatutako hizkuntza-ereduari buruzkoak— Ahozko Komunikazio Onenaren Saria jaso zuen Transformazio Digitala, AI eta Zientzia Irekia mahai tematikoan.

Espainiako Kalitate Asistentzialaren Elkartearen Kongresua pazienteari eskainitako segurtasunaren, eraginkortasunaren eta osasun-kudeaketaren erreferentziazko topaketa da Espainian. Edizio hau Gijónen egin zen, urriaren 14tik 16ra bitartean, eta herrialde osoko 900 profesional baino gehiagok hartu zuten parte: medikuak, erizainak, zuzendariak, ikertzaileak eta kudeatzaileak, bai ospitaleko arretakoak, bai lehen arretakoak eta zentro sozio-sanitarioetakoak.
Hiru jardunalditan zehar, sektorearen erronka nagusiak eztabaidatu ziren: pertsonalizazioa eta ekitatea arretan, edota teknologia berriak eta adimen artifiziala praktika klinikoan modutan etikoan txertatzea.
Berrikuntza zaintza asistentzialetan eta eredu prediktiboetan
Gure taldeak lau ahozko komunikazio aurkeztu zituen, gure erakundeak etengabeko hobekuntzarekin eta ikerketa aplikatuarekin duen konpromiso zabala erakusten dutenak:
Erizaintzako zaintzak eta pazientearen segurtasuna: Aintzane Pérezek prozesuen optimizazioan eta ospitaleko arriskuen murrizketan oinarritutako bi lan aurkeztu zituen:
Cortar para avanzar: evaluación de úlceras por presión y mejora continua en un hospital comarcal (Ebakitzea aurrera egiteko: presio-ultzeren ebaluazioa eta etengabeko hobekuntza eskualdeko ospitale batean).
Impacto de una intervención integral en la reducción de flebitis (Esku-hartze integral baten eragina flebitisaren murrizketan).
Predizibilitatea eremu kirurgikoan: Moisés Espejo doktoreak honako lan hau azaldu zuen:
Modelo de aprendizaje automático para la predicción individualizada del riesgo de complicación quirúrgica (Konplikazio kirurgikoaren arriskuaren iragarpen indibidualizaturako ikaskuntza automatikoko eredua).
Ahozko komunikazio onenaren saria Transformazio Digitalean
Partaidetzaren momenturik nabarmena Roberto Arrojoren eskutik etorri zen, bere lana Ahozko Komunikazio Onenaren Sariarekin aintzatetsi baitzen Transformazio Digitala, AI eta Zientzia Irekia mahai tematikoan.
Saritutako komunikazioaren izenburua honako hau da: Alta emateko diagnostiko-kodetzea hobetzeko hizkuntza-eredua: eragina GRDaren pisuan)
Sari honek hizkuntza-ereduen aplikazio praktiko eta rigurosoa aitortzen du, kodetze klinikoko prozesuak eta ospitaleko altako informazioaren kudeaketa optimizatzeko, osasun-kudeaketan aplikatutako adimen artifizialean aitzindari gisa kokatuz.
Zorionak Aintzaneri, Moisési eta Robertori egindako lanagatik, dedikazioagatik eta gure erakundearen izena estatuko kalitate asistentzialaren gorenera eramateagatik!




Comments