Aurtengo III. edizioa azaroaren 18tik abenduaren 2ra izango da, eta 2018an eta 2020an bezala, Asuncion Klinikan parte hartuko dugu
Euskaraldiaren III. edizioa azaroaren 18tik abenduaren 2ra arte ospatuko da eta 2018 eta 2020an bezala, Asuncion Klinikan parte artuko dugu. 2018. urteko bigarren edizioan pauso berriak eman genituen ARIGUNEEN identifikazioarekin. Bada, ariguneak finkatzeko urtea izango da aurtengoa. Izan ere, pandemiaren eraginez ezin izan zen nahi beste entitateetara heldu 2020 urtean, eta 2022a izango da bigarren edizio horretan probatutako ildo hori zabaldu eta sakontzeko urtea.
“Hitzez ekiteko garaia” lelopean egingo da ariketa sozialaren hirugarren edizioa. Harreman sozialak mugatuta egon dira hilabeteetan, eta hizkuntza ohituren aldaketan jauzi berri bat emateko hitza eta ekintza uztartzeko beharra azpimarratu nahi izan da leloaren bidez.
“Belarriprest zein ahobiziek, prestatuta eta aktibatuta egonez gero, aldaketa handiak eragin ditzakete beraien ingurune hurbilean eta hori izango da aurtengo Euskaraldiaren helburu nagusia.”
ARIGUNEAK
Ariguneek, edo euskaraz aritzeko guneek, euskaraz hitz egiteko aukera bermatzen dute uneoro, izan entitate barruan edo izan entitateak herritarrekin duen harremanean.
Ariguneetako partaideek ahobizi eta belarriprest modura jardungo dute 15 egunetan eta kide bakoitzak berak erabakiko du bere rola zein izango den.
Asuncion Klinikan eta zentroetan, guztira, 14 ARIGUNE identifikatu ditugu. 8 Barne Arigune eta 6 Kanpo Arigune (herritar eta bezeroekin harremana duten guneak).
Ospitalean:
Mantenimendua (5 kide): Barne Arigunea
Informatika (3 kide): Barne Arigunea
Administrazioa (7 kide): Barne Arigunea
Harrera (7 kide): Barne Arigunea+Kanpo Arigunea
Kontsultak-mostradorea (3 kide): Kanpo Arigunea
Belaten:
Harrera (3 kide): Barne Arigunea+Kanpo Arigunea
Ordizian:
Harrera (2 kide): Barne Arigunea+Kanpo Arigunea
Errehabilitazioa (3 kide): Barne Arigunea+Kanpo arigunea
Andoainen:
Harrera (2 kide): Barne Arigunea+Kanpo Arigunea
Arigune horietan guztietan 35 kide inguru daude, eta identifikagarriak jarriko ditugu lankideek nahiz herritarrek ikusteko moduan.
Era berean, norbanako gisa ere parte hartu ahal izango dugu Euskaraldian, Ahobizi edo Belarriprest rola betez. Horretarako, izena emateko aukera duzu edozein aregunetan. Eta interneten ere aukera izango dugu izena emateko, helbide honetan sartuta:
Prest Euskaraldian parte hartzeko?
Comentários