top of page

Datuetatik harago: 2024ko Jarduera-Memoria

Asuncion Klinikaren 2024ko Jarduera-Memoria ez da zifren edo proiektuen laburpena soilik. Bere komunitatearen erritmo berean hazten eta aurrera egiten duen erakundearen isla da.


ree

Dokumentuak urtebetean egindako lorpenak, inbertsioak eta berrikuntza biltzen ditu, baina baita sakonagoa den zerbait ere: Tolosaldearentzat osasun eta konfiantzazko gune izaten jarraitzeko borondatea. Sortu zenetik, klinikak eskualdearekin batera egin du bidea, erronkak, ilusioak eta bilakaera partekatuz, eta gertutasuna, bikaintasuna eta konpromisoa bere nortasunaren ardatz bihurtuz.


Jesús Gómez Montoya doktoreak, Asuncion Klinikako presidenteak, nabarmendu duenez,

“Zenbaki bakoitzaren atzean pertsonak, istorioak eta helburu komuna dago: zaintzea.Giza ikuspegitik, berrikuntzatik eta etorkizun partekatu baten begiradatik zaintzea.”

Eta hori da gure ibilbidearen funtsa: Asuncion Klinikaren etorkizuna beti egon dela eta egongo dela bere komunitateari lotuta.


2024ko lorpen nagusiak


2024ko Jarduera-Memoriak ibilbide honen mugarri nagusiak jasotzen ditu:


  • 351.000 ekintza mediko eta 68.000 kontsulta baino gehiago.


  • 372 profesionaleko lantaldea, horietatik buru-karguen %62 emakumeak dira.


  • 28 milioi euroko fakturazioa, horietatik %75 soldatei eta ordainsariei bideratuta, eta 67.000 euro baino gehiago prestakuntzan inbertituta.


  • Berrikuntza sanitario eta adimen artifizialeko proiektuak, arreta hobetzeko eta prozesuak optimizatzeko helburuarekin.


  • Ingurumen jasangarritasunean aurrerapenak, Euskadin %100 energia berriztagarriz hornitzen den lehen ospitalea izanik.


  • Gipuzkoako kirol eta gizarte sarearekin lankidetza aktiboa, komunitatearekiko konpromisoa sendotuz.



Emaitza hauek guztiak ez lirateke posible izango Asuncion Klinikako profesional guztien ahaleginik, profesionaltasunik eta konpromisorik gabe.

 
 
 

Comments


Mugikorretik sarbidea lortu!

Deskargatu Spaces by Wix aplikazioa eta egin bat Asuncion Intranetekin, zauden lekuan zaudela informatuta mantentzeko.

Scan QR code to join the app
Download on the App Store
Get it on Google Play
bottom of page