top of page

GAITU: Adimen artifizialari euskaraz hitz egiten irakatsiko dion proiektua

Updated: Nov 30, 2023

Proiektuak aplikazioek eta tresna digital berriek euskaraz jakin dezaten, euskarazko ahotsen banku digital bat sortu nahi du.

ree

Euskarak testuinguru digitalean presentzia egokia izan dezan sortu da GAITU. Horretarako, milaka ahotsez eta grabazio-minutuz hornitzen da, Adimen Artifiziala eta hainbat tresna digital elikatuko dituen banku digital publiko bat sortzeko.


Zure ahotsa garrantzitsua da

Ahots asko eta askotarikoak behar ditugu: adin tarte, genero eta mota guztietakoak. Eta zurea ere bai. Horregatik, bere webgunearen bidez, edozeinek bere ahotsa 5 esaldi irakurriz lagundu dezake proiektuan.


Zure ahotsaren bidez, proiektua aberasteaz gain, euskararen eta euskal kulturaren garapena ere lagunduko duzu. Guztion artean sortzen ari garen ahotsen datu-basea, gero enpresa guztiek erabili ahal izango dute euskarazko tresna eta aplikazio berriak sortzeko, euskaldun guztion onurarako.

Ez dakizu nola parte hartu? Bideo honek nola egin azaltzen dizu.



 
 
 

Comments


Mugikorretik sarbidea lortu!

Deskargatu Spaces by Wix aplikazioa eta egin bat Asuncion Intranetekin, zauden lekuan zaudela informatuta mantentzeko.

Scan QR code to join the app
Download on the App Store
Get it on Google Play
bottom of page