top of page

Gipuzkoa Basketeko plantillak denboraldi berriaren aurreko azterketa medikoak egin ditu

  • 6 days ago
  • 1 min read

Asunción Klinika duela hiru urtetik da saskibaloi taldearen zerbitzu medikoko ofiziala



Aurten ere, Gipuzkoa Basketeko plantillak Asunción Klinikatik pasa da denboraldi berriaren hasierako azterketa medikoak egiteko, Alejo Orellano kardiologo doktorearen eskutik.


Gure zentroak hiru urte daramatza dagoeneko taldearen zerbitzu mediko ofiziala izaten, jokalariei denboraldi bakoitzean konpromiso osoz laguntzen. Horrez gain, Carlos Vega eta Nicolás Robador doktoreek, Traumatologia zerbitzukoek, jokalarien osasunaz arduratzen dira denboraldi osoan zehar, jokalariek izan ditzaketen giltzadura eta muskulu-lesioak prebenitzen eta tratatzen.


Asunción Klinikan kirolarekiko eta hori posible egiten dutenekiko konpromiso sendoa dugu. Horrela, Gipuzkoa Basketeko zerbitzu mediko ofiziala izateaz gain, Alpino Uzturre Elkarteko mendi-lasterketa taldearen, Askatuak klubaren eta bertako hainbat kirol-lehiaketaren babesleak gara, hala nola UTT Erronka edo HauRugby txapelketa. Emakumeen kirolaren alde ere egiten dugu apustu, Tolosa CFeko haur-talde biren babesleak izanik. Halaber, Gipuzkoako kirol federazio gehienen erreferentziazko zentroa gara, besteak beste Futbol, Saskibaloi edo Mendi federazioena.

 
 
 

Comments


Mugikorretik sarbidea lortu!

Deskargatu Spaces by Wix aplikazioa eta egin bat Asuncion Intranetekin, zauden lekuan zaudela informatuta mantentzeko.

Scan QR code to join the app
Download on the App Store
Get it on Google Play
bottom of page