Gure taldeak zelaira salto egingo du integrazioaren alde! Asuncion Klinikak Arrazakeriaren aurkako II. Herrian Elkartzen Futbol Txapelketa parte hartuko du larunbat honetan
Larunbat honetan, azaroaren 21ean, 09:00etatik 12:00etara, Usabal Kiroldegian, Arrazakeriaren aurkako II. Txapelketa Solidarioa ospatuko da. Ekimena Booloo Senegal elkarteak bultzatu du; Tolosan egoitza duen etorkin senegaldarren elkarte honek gizarteratzea eta kultura-trukea sustatzeko lan aktiboa egiten du gure eskualdean.

Asuncion Klinikatik ez dugu hitzordu hau galdu nahi izan, eta gure ordezkaritza izango dugu zelaian. Gure taldea ospitaleko zerbitzu eta arlo ezberdinetako lankideek osatuko dute:
Gure lankideek kirol-jardunaldia eta bizikidetza partekatuko dituzte herriko beste hiru talderekin:
Booloo Senegal, topaketaren antolatzaileak.
Jotake, Tolosako gazteek osatutako taldea.
Gipuzkoako marokoak, Tolosan bizi diren jatorri marokoarreko bizilagunek osatutako taldea.
Kirol-emaitzatik haratago, txapelketa honen benetako helburua lagunarteko jardunaldi batez gozatzea da, eta kirolaren bidez erakustea integrazioa, elkartasuna eta desberdinarekiko errespetua errealitate bizia direla Tolosan.
Animo asko gure lankideei eta gozatu partidaz!




Comments