Ongi etorri Aira Olivares doktorea, Erradiologia Zerbitzuko kide berria

Pozik iragartzen dugu Aira Olivares doktorea gure Erradiologia eta Irudi bidezko Diagnostiko Zerbitzura batu dela.
1996an Zuliako Unibertsitatean Medikuntzan lizentziatu zen, eta 2008tik Erradiologian espezialista da. Olivares doktoreak 17 urteko ibilbide profesionala du erradiologiaren eta irudi bidezko diagnostikoaren arloan, eta horietatik zortzi Ekuadorko osasun-sisteman garatu ditu. Bere ibilbidean zehar, esperientzia zabala eskuratu du irudi bidezko diagnostikoko hainbat teknika erabiltzen, besteak beste, erresonantzia magnetikoan, ordenagailu bidezko tomografian, ekografian, mamografia digitalean eta ohiko erradiologian. Horrez gain, esperientzia espezifikoa du barrabilen Doppler ekografian eta 3D/4D ekografia obstetrikoan.
Bere ibilbide profesionalean Erradiologia zerbitzuen koordinazio- eta zuzendaritza-lanak ere egin ditu. Asuncion Klinikatik ongietorri beroa eman nahi diogu eta etapa berri honetan zorterik onena opa diogu. Ziur gaude bere esperientziak eta ezagutzak gure Erradiologia eta Irudi bidezko Diagnostiko Zerbitzua sendotzen lagunduko dutela.
Ongi etorri Aira!




Comments