top of page

Osasuna Kalean hitzaldi-zikloak arrakasta handiz eman dio amaiera beste urte batez

Sep 16
1 min read

Ysabel Muñoz doktoreak aurtengo zikloari amaiera ezin hobea eman zion, zahartzaroan elikadurak duen garrantziari buruzko hitzaldi batekin.


Beste urte batez, ia ehun lagunek izan dute gure espezialistek Tolosa-ko Berdura plazan eskainitako bizimodu osasungarriari buruzko aholku eta jarraibideez gozatzeko aukera, Osasuna Kalean hitzaldi-zikloari esker. Aurten, zikloak zahartze osasungarria izan du ardatz.


Hala, uztailean abiatu zen zikloa jarduera fisikoak duen garrantziari buruzko hitzaldi praktiko batekin, Mª Alejandra García doktoreak eta Pablo Idarreta fisioterapeutak eskainita. Ondoren, uztailean bertan, Alejo Orellano doktore kardiologoak arrisku kardiobaskularreko faktoreei buruz hitz egin zuen, baita alda daitezkeen arrisku-faktoreen prebentzioan nola eragin daitekeen azaldu ere.


Azkenik, abuztuko atsedenaldiaren ondoren, Ysabel Muñoz doktoreak, Barne Medikuntzako zerbitzuburuak, eman zuen azken hitzaldia, elikadurari eta nutrizioari buruzkoa.

Eskerrak eman nahi dizkiegu aurtengo edizioan parte hartu duten espezialista guztiei, erakutsitako eskuzabaltasunagatik eta egindako lan bikainagatik. Eta, jakina, eskerrik asko hitzaldietara hurbildu zareten guztioi.




 
 
 

Comments


Mugikorretik sarbidea lortu!

Deskargatu Spaces by Wix aplikazioa eta egin bat Asuncion Intranetekin, zauden lekuan zaudela informatuta mantentzeko.

Scan QR code to join the app
Download on the App Store
Get it on Google Play
bottom of page