Asuncion Klinika, presente egon da European Private Hospitals Awards 2025 galan
- Asunción Klinika

- 7 days ago
- 1 min read
Parte hartu dugu “Best Integration of Artificial Intelligence in Healthcare” kategorian finalista gisa, INURGE proiektuarekin; azkenik, ordea, Hospital Universitario de Torrejón izan da sariaren irabazlea

Atzo Madrilen ospatutako European Private Hospitals Awards 2025 sarien galan egon zen Asuncion Klinika, “Best Integration of Artificial Intelligence in Healthcare” kategorian finalista gisa, INURGE proiektuari esker. Ekimen horrek adimen artifiziala aplikatzen du Larrialdien kudeaketan, arreta medikoaren kalitatea, segurtasuna eta pazientearen esperientzia hobetzeko helburuarekin.
Azkenik, Hospital Universitario de Torrejón izan zen gure kategoriako lehen saria eskuratu zuena. Hala ere, bigarren postua lortzea mugarri garrantzitsua da Asuncion Klinikaren ibilbidean, eta erakusten du berrikuntzaren aldeko apustua sendotzen dugula hazkundearen eta etengabeko hobekuntzaren motor gisa.Saria Moisés Espejo doktoreak, Asuncion Klinikako Zuzendari Medikoak, jaso zuen.
Sari banaketa atzo egin zen Madrilen, eta Europako osasun pribatuaren sektoreko ordezkariak bildu zituen. Edizio honetan, 10 herrialdetako 88 hautagaitza aurkeztu dira (Alemania, Austria, Bulgaria, Espainia, Frantzia, Italia, Polonia, Portugal, Errumania eta Ukraina), berrikuntzaren maila handia erakutsiz.
Ekitaldia Carlos Rus-en hitzekin hasi zen, Espainiako Osasun Pribatuaren Elkarteko (ASPE) presidentea denak, eta honek azpimarratu zuen osasun pribatuaren eginkizun giltzarria Europako osasunaren garapenean: “Europako osasun pribatua ez da bigarren mailakoa. Enplegua, ezagutza eta berrikuntza sortzen ditu. Osasun publikoaren osagarri da eta Europa sendoagoa egiten du. Gaur da hori aitortzeko unea”, adierazi zuen.
Aitorpen internazional honek Asuncion Klinikaren konpromisoa berresten du eraldaketa digitalarekin eta arreta bikainarekin, eta gure zentroa kokatzen du teknologiaren erabilera arduratsu eta humanista sustatzen duten Europako erakundeen artean.




Comments