top of page

Euskara Batzordeak antolatutako Euskara eta Kultura lehiaketaren irabazleak

Updated: Dec 11, 2023

Giza Baliabideen Saileko Patxi Izaguirrek, saskietako bat jaso zuen lehiaketako irabazlea izateagatik, eta Ainhoa Escuderok, Anatomia patologikoko teknikari espezialista, bigarren saskia irabazi zuen zozketa bidez.

Joan den abenduaren 3an ospatu zen Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta Euskara Batzordeak antolatutako Euskara eta Euskal Kultura Lehiaketaren lehen edizioan 129 lagunek hartu zuten parte, eta horien artean bi saski jokatzen ziren. Bat erantzun gehien asmatzen dituenarentzat, eta bigarrena zozketa bidez. Saridunak Patxi Izagirre izan ziren, puntuaziorik onena lortu zuena, eta bestea Ainhoa Escudero.


Enpresak euskal hizkuntza eta kulturarekin zuen konpromisoa nabarmentzeko ez ezik, tokiko merkataritza eta KM0 bultzatzeko aukera ere izan zen lehiaketa, saskiak Abaltzisketako Ostatua eta Dendak egin baitzituen.

 
 
 

Comments


Mugikorretik sarbidea lortu!

Deskargatu Spaces by Wix aplikazioa eta egin bat Asuncion Intranetekin, zauden lekuan zaudela informatuta mantentzeko.

Scan QR code to join the app
Download on the App Store
Get it on Google Play
bottom of page